XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonak nai duan bezala oldoztu edo pensatu ta bere gogorapenak bururatzen dion guzia naiz itzez naiz eskutitzez agertu ta aldeztu edo ontzat erakutsi ditzakela erakusten dan bitartean, Europa'ko errialdeak kolokan ta mugikor egongo dira.

Baño Europaren gaitza ezta adimenaren mugarik-eza ta lokarri gabea bakarrik.

Agiri-agirian dagoen beste gaitz bat ba da: Berekoikeria (egoismo).

Nork eztu ikusten nola sartzen dan narrastari au zuku-zuku, maltzur maltzur, ixilik ta sasipez sasipe batzuetan, bestetan berriz ausarki ta burua jasorik, enderri arteko arazoetan, joan-etorrietan?.

Nora dijoaz Europa'ko buruen egiñalak, lukainka zatirik aundiena beren eltzean sartzera ezpada?.

Orrengatik dabiltza beti elkarrenganako susmo edo goganbearrez beterik, auzoari ziria sartu nairik, baño nor-berari sartuko dioten bildurrak.

Guziak pakean bizi bear dutela diote, ta denak nor bere enderrian, errialdean guda-tresnak ugaritzen, geiagotzen ari dira.

¿Nola sortu ta iraun dezake orekak ain oñarri kolokaren gañean?.

Iñolaz ere ez.

Berekoikeriak agintzen duan bitartean, goimaitasuna (karidadea) tarteko eztabillen bitartean, Europa'ko pakearen giltzarria edozein aizetxok ankaz gora botatzeko zorian arkitzen da.

Goimaitasunak asarrekeriari ta liskarrai, ezin-ikusiai, ezin-eramanai esku-oñak lotzen dizkie, goimaitasunak bidegabekeriari ateak ixten dizkio, goimaitasuna da pakearen senide bikia.

Gai oni buruz esan diteken guzia laburki ta itz biz adirazteko, esango dugu: Elizaren erakutsiak bestek, oreka Europara ekarriko duen gurdirik eztela.

Ta ona emen Europako erridiak eskatzen duten esirik eta mugarik gabeko jakintza, aldeoroko jakintza, gizon guziaz biotz bat eta anima bat egiteko indarra ta gaitasuna duan jakintza: Elizaren erakutsiak.

Ona Europa'ko pake iraunkorraren etorbidea, ona bere oñarri igikaitza, ona bere eutsigarririk sendoena.

Non est in alio aliquo salus.

Goñi'tar Julian Ap.